LH1etik aurrerako ume zein helduek hartu dute parte, eta irudi polit eta hunkigarriak laga dizkigu. Eguraldiak lagunduta, herritar asko batu da Kalegoen plazan partaideei txalo egitera. Jose Gurrutxaga zenaren familiakoek eman diete hasiera lasterketa guztiei, eta gero beraiek ere hartu dute parte nagusien lasterketan. Gurrutxagatarrak eskutik helduta sartu dira helmugan, eta Juanjo semeak zerura bota du begirada azken unean, aitari keinu eginez.