Euskal ligan jarraitzeko fasea jokatuko du Cimdek Bergaran

Barren 2025ko urt. 31a, 14:50

Euskal Ligan diharduen jubenil mailako Cimde Elgoibar taldeak maila ez galtzeko promozio fasea jokatuko du asteburuan, Bergarako Labegaraieta kiroldegian. 

Kadete mutilen Urkunde taldekoek joan zen asteburuan jokatu zuten igoera fasearen antzekoa jokatuko du CImde Elgoibar taldeak asteburu honetan, baina euren kasuan Euskal Ligan jarraitzea izango dute helburua. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako liga txapelketan lehen postuetan sailkatu diren taldeek eta Euskal Ligan azken postuetan daudenek jokatzen dituzte kanporaketok.

Elgoibartarrek Ereintza, Ermuko Errotaberri eta Bergara izango dituzte aurkari eta lehen hiruren artean sailkatu beharko dute Euskal Ligan jarraitzeko. Gaur Ereintzaren aurka jokatuko dute (20:45), Errotaberriren aurka zapatuan (17:00) eta Bergara Eskubaloia taldearen aurka domekan (13:00)