Aterpean egin dute herri-kirolen jardunaldia

Barren 2025ko urt. 27a, 14:42

Eskola Kirolean parte hartzen ari diren neska-mutilek herri-kiroletan aritzeko aukera eduki zuten zapatuan Elgoibarren.

Kalegoen plazan egitekoak ziren arren, eguraldi haizetsu eta euritsua egin zuen eta IMH kiroldegian egin behar izan zuten jardunaldia. Hainbat herri-kirol probatzeko aukera izan zuten gaztetxoek, besteak beste, lokots bilketa, txinga eramatea, zaku lasterketa, giza-probak eta sokatira.