Erabiltzaileek NANa edo beste identifikazio dokumenturen bat erakutsi beharko dute autobusaren sarreran, adina egiaztatu ahal izateko.
Udaletik azaldu dutenez, zubi berria erakitzeko lanek irauten duten bitartean iraungo du 60 urtetik gorakoentzako doakotasunak, eta jakinaraziko dute noiz arte izango den horrela.
Udalbusa Zerbitzua 2020ko abuztuan jarri zuten martxan, Urazandin bi igogailu publiko eraikitzeko lanak hastearekin batera, 2021eko maiatzean. Hasiera batean behin behinekoa zen autobus zerbitzuari jarraipena ematea erabaki zuen Udalak, eta 2022ko martxotik hona ordainpeko zerbitzua da. Bidaia bakoitzeko prezioa euro batekoa da, 0,5 € erretiratuek eta desgaitasuna duten pertsonek. Sei urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik.