Bideoa: 'Gu berri bat sortu beharra' hitzaldia

Barren 2025ko urt. 24a, 10:40

Jatorri ezberdinetatik etortzen ari dira eta jarraituko dute etortzen euskaraz ez dakiten herritarrak, eta gai hori izan zuten hizpide Elgoibar jatorri askotariko herritarren bizipen linguistikoak eta euskararekiko dituzten pertzepzioak ikerlanaren egile Ekhine Eizagirrek eta Zarauzko Udaleko Immigrazio eta Kultura Aniztasunerako teknikaria den Julen Aranguren donostiarrak.

Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak antolatu zuten solasaldia, 'Gu berri bat sortu beharra' izenburupean eta, 'Zergatik eta zertarako euskaldun?' programaren barruan.

Bideoaren 52. minutura arte iraun zuen Eizagirreren eta Arangurenen arteko elkarrizketak, hortik aurrera hitzaldira batutakoen galderak erantzun zituzten.

  • Irakurri hemen BARRENek Julen Arangureni eginiko elkarrizketa