Txindoki Atletismo Taldeak urtero Ordizian antolatzen duen kros lasterketan Euskadiko Kros Txapelketa ere izan da aurten. Ainhoa Sanz urretxuarra eta Ibai Larrea antzuolatarra izan ziren azkarrenak emakumeen eta gizonezkoen kategoria absolutuetan. Maila horretan 8,1 kilometroko ibilbidea osatu zuten antxitxikariek (probako irudiak Goierriko Hitzan).
Mikel Agirrebeñak lasterketa mistoan hartu zuen parte, 2 kilometroko ibilbidean, eta bigarren postua eskuratu zuen. Probako lehen lau sailkatuek Euskadiko selekzioa ordezkatuko dute Federazio Autonomikoen Espainiako Kros Txapelketan, urtarrilaren 26an, Getafen. Agirrebeñak Adrian Pajares, Izaro Perurena eta Uxue Mardaras izango ditu taldekide euskal selekzioan Getafen. Han prestatu duten 8 kilometroko zirkuituari itzuli bat eman beharko dio taldekide bakoitzak. Espainiako Kros Txapelketaren 107. edizioa izango da eta hirugarrengoz jokatuko dute errelebo mistoen txapelketa.
Agirrebeña sasoi betean dagoela erakusten ari da azken bolaran. Bera izan zen azkarrena Elgoibarko San Silbestreko lasterketan, eta 35. postuan sailkatu zen Mugertza krosean.
Euskadiko Kros Txapelketaren laburpen bideoa Goierri Irrati Telebistan: