'Miñan' antzezlana taularatuko dute urtarrilaren 17an Elgoibarko Herriko Antzokian

Barren 2025ko urt. 13a, 15:24

Ibrahima Balderen eta Amets Arzallusen Miñan liburuan oinarritutako antzezlana emango du Artedramak Elgoibarren urtarrilaren 17an, Herriko Antzokian. 

Ander Lipusek, Manex Fuchsek eta Philippe Ducouk zuzendutako obra da eta antzerkirako testuaren egokitzapena Saran euskaldundu den Timberlake Wertenbaker dramaturgo ingelesarena da. Iazko urrian estreinatu zuten Luhuson eta geroztik hamaika emanaldi egin dituzte. Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Fernández de Larrea eta Mikel Kaye dira obrako aktoreak.
Barikuan taularatuko dute Miñan anztzezlana Elgoibarren, 19:00etan

Sarrerak salgai daude dagoeneko herrikoantzokia.eus webgunean, baina Herriko Antzokiko lehiatilan ere eskuratu daitezke egunean bertan ere, aurrez denak salduko ez balituzte.

Miñan (Susa, 2019) liburuaz eta Ibrahima Balderekin eraiki zuen harremanaz berba egin zuen Amets Arzallusek Elgoibarren 2022an, eta bisita probestuz elkarrizketa egin zion BARRENek.

Antzezlanaren teaserra: