Neguko oporraldiko aisialdi eskaintzaren balorazio "oso positiboa" egin dute antolatzaileek

Barren 2025ko urt. 7a, 13:47

Elgoibarko Udalak neguko oporraldian antolatutako aisialdiko ekintzetan ume eta nerabe askok parte hartu dutela azpimarratu dute antolatzaileek.

Ludotekak antolatutako jarduera guztietan 340 izen-emate zenbatu dituzte, eta 271 Gaztelekuak antolatutakoetan. Zehaztu dutenez, umeek eta nerabeek eurek eginiko proposamenak kontuan hartuta antolatu dituzte ekintza asko. Era berean, koordinatzaileek, hezitzaileek eta erabiltzaileek aurtengo negulekuetako programazioaren balorazio "oso ona" egin dutela adierazi dute.

Gaztelekuko erabiltzaileek Salting-ean (Iruñean), Bingoan, Lastertag-ean edota ihes-gelan parte hartzeko aukera eduki dute, besteak beste. Ludotekakoek, berriz, sukaldaritza jolasak, Eureka! Zientzia Museora irteera, Bilboko Gabonetako Parkera zein Jump Yardera irteerak eta gastronomiarekin zerikusia duten hainbat saio egin dituzte.

Gaztelekuaren irekiera ordua aurreratu dute

Elgoibarko Udal Gaztelekuak irekiera ordutegia aurreratu du, nerabeen eskaerak aintzat hartu eta gero. Ordutegi berria honako hau izango da aurrerantzean:

  • Asteazken, ostegun eta igandeetan: 16:30etatik 19:30etara.
  • Ostiral eta larunbatetan: 16:30etik 20:30era.

Eureka! Zientzia Museora eginiko irteeran parte hartu zutenak museoaren kanpoaldean.

Salting-ean ibiltzera Iruñeara joandakoen taldeetako bat.

Ludotekan gastronomia saioetan parte hartutakoak diploma eta guzti.