Negulekuetan izena emateko epea zabaldu dute

Barren 2024ko aza. 22a, 13:05

Neguko oporraldirako aisialdi eskaintza prest dute Atxutxiamaikak, Udal Ludotekak eta Udal Gaztelekuak eta gaur zabaldu dute izena emateko epea. 

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak HH2tik LH6rako aisialdi eskaintza prestatu du Eguberrietarako, Udalaren laguntzarekin, eta gaurtik hasita, abenduaren 4ra arteko epea jarri dute izena emateko. HH2tik LH6ra arteko eskaintza prestatu dute. Txikienek txokoak izango dituzte, eta adinean aurrera joan ahala egunpasa joateko irteerak eta jarduera bereziak ere izango dituzte aukeran. Izena emateko Elgoibarko Izarrak Aita Agirre kulturgunean duen bulegora joan daiteke edo online egin ere egin daiteke Elgoibarko Izarraren atarian

Udal Ludotekak eta Udal Gaztelekuak ere gaur aurkeztu dute negulekuetako programa, eta abenduaren 8ra arteko epea jarri dute izena emateko. Ekintza batzuetan plazak mugatuak izango direla aurreratu dute, eta plaza horiek gaindituz gero, zozketa egingo dutela. Plazak abenduaren 11n esleituko dituzte, eta emailez jakinaraziko diete plaza eskuratu dutenei ordainketa nola egin behar duten. Izena emateko galdetegia bete behar da. 

Elgoibarko Udalak diru-laguntzak emango ditu: 

 

    • Familia ugariak eta guraso bakarrekoak, izena emateko kuotaren %30eko dirulaguntza jasoko dute.

    • Familia ugariak izan gabe, bigarren semea edo alaba inskribatzen badute, bigarren inskripzio horretarako izen-ematearen kuotaren %30 eskuratu ahal izango dute.

    • Gizarte-laguntzak jasotzen dituzten familiak (hala nola Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzak), kuotaren %70eko dirulaguntza jasoko dute.

Laguntza horiek eskatzeko epea azaroaren 22tik abenduaren 8ra bitartekoa izango da. Eskaerak aurrez aurre aurkez daitezke Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), Santa Ana kaleko 2. zenbakian, 7:30etik 15:30era, astelehenetik ostegunera, eta 7:30etik 14:30era, ostiraletan. Eskaera modu elektronikoan egiteko aukera ere eskaintzen da Udalaren webgunean