Goizeko lehen orduetan hotz egin duen arren, zerua oskarbi egon da uneoro; eta hala, eguraldia ez da aitzakia izan kalera ez irteteko edo Elgoibarrera bisita egiteko, urrugagotik etorri direnentzat.
Elgoibarren 1782. urtean egiten hasi ziren hileko azken zapatuko ferian du jatorria Gabon Zahar Feriak, eta ohiturak bizirik jaraitzen du ia bi mende eta erdi geroago.
Hainbat sari ere banatzen dituzte ferian eta aurtengoan Kortariko Infernuko Gasna, Txillarreko barazkiak eta Zabaloeneako frutak saritu dituzte.