Elgoibarren pasatuko ditu Eguberriak Brunak, eta herritar bat gehiago izango da. Ez dakizuela nor den? Seguru honezkero ikusi duzuela herriko erakusleihoetan. Ile gorri nahasia eta aurpegi alaia dituen neskatila da, eta abenturaz beteriko Eguberriak eskainiko dizkigu.
Abenturaz gainera, Eguberri hauetarako postrea izan daitekeena egiteko errezeta ere badakar Brunak, istorioko pertsonaietako batentzat prestatzen duen tartaren errezeta, hain zuzen ere.
Ainara López (@Ainaralo) influencer gastronomikoari eskatu diote Brunaren errezeta nola egin erakusteko, eta eduki sortzaile donostiarrak bideo batean azaldu du errezeta pausoz-pauzo.
Brunaren Gazta Tartaren errezeta
Osagaiak:
- 4 arrautza
- 800 g gazta krema
- 250 g azukre
- 250 g gari-irin
- 25 g Idiazabal gazta ketu
- 400 ml esne-gain
- Banilla (aukerakoa)
Prestaketa:
- Nahasi krema-gazta esne-gainarekin, azukrearekin, irinarekin eta banillarekin, krema homogeneo bat lortu arte.
- Erantsi arrautzak banan-banan irabiatzen jarraitzen den bitartean. Idiazabal gazta birrindua ere gehitu.
- Laberatu 200 gradutan 40 minutuz.
- Utzi tarta labe barruan epeltzen, atea erdi irekita, 20 minutuz.
- Erabat hoztu gozatu aurretik.
Brunari buruzko informazio osoa aste honetako BARREN aldizkarian topatuko duzue.