Bernardo Ezenarro enpresaren lehengo lantokia, Erretsundiko etxebizitza bat eta Aiastia auzoko zuhaizti bat dira filmak erakutsiko dituen Elgoibarko irudiak. Miren Gaztañaga aktorea protagonistatzat duen Azken erromantikoak filma, Txani Rodriguez idazlearen Los últimos románticos liburuan oinarrituta dago, eta gainera, Zaira Zanguitu elgoibartarra aritu da zuzendari laguntzaile lanetan. Hona Zanguituk BARRENi eman zion elkarrizketa.
'Azken erromantikoak'
- 6 barikua: 19:00 (Jatorrizko bertsioan, azpititulurik gabe)
- 7 zapatua: 19:00 / 22:15 (Jatorrizko bertsioan, azpititulurik gabe)
- 8 domeka: 19:00 (Jatorrizko bertsioan, azpitituluekin)
- 9 astelehena: 21:00 (Jatorrizko bertsioan, azpitituluekin)
Gaztetxoentzako film emanaldia ere egongo da domeka arratsaldean, Herriko Antzokian. 'Zentral Parkeko heroiak' filma proiektatuko dute 16:30ean.
Ongarri zineklubak, berriz, Anora izeneko filma emango du abenduaren 11n, eguaztena, 21:00etan