Perbertsio Gozoa abestia kaleratu du Edu Iriondok, Euskararen Egunaren harira

Barren 2024ko abe. 4a, 16:52

Euskaren Egunerako propio sortutako kanta sortu eta kaleratu du Edu Iriondo elgoibartarrak. Perbertsio Gozoa izena jarri dio.

Ofizioz irakaslea izan da Edu Iriondo (Elgoibar, 1954), baina beste hainbat saltsatan ere ibilia da. Besteak beste, euskararen aldeko mugimenduetako kide izan da, eta abesterako orduan ere euskararen aldeko hautua egin du. Orain Euskararen Egunerako atera du abestia. Hona kantaren letrak:

PERBERTSIO GOZOA

Zu eta bion artekoa
ez da agian ohikoena,
zu gabe ez dut nahi bizi, baina ez zaitut nahi niretzat.
Goxo dut sentitzea
besteen laztanak zure azalean
zure hitz-ele-berbak xuxurlaz 
inoren belarrietan
eta zure mihi bustia
lagunen ezpainetan.
Zure gorputz txiki hori
gozatu dezatela!
Maitasunez zein maitatu gabe berdin zait, maitea.
Ez dut giltzaz itxiko
loak bilutsik hartzen zaituen logela;
nola gozatuko zaituzte bestela,
zoritxarrez,
beste batzuen aldean
ez zara hain ederra.
Hau perbertsio xamurra!
Hau grina zentzungabea!
Zuretzat beste bat baino ez nuke inzan nahi, maitea.
Ai baneki nola ekarri izaki horiek zure beso artera!
Horretarako sentitu
behar al dira sabelean,
maiteminduen eran
emozio kilimatxoak,
zurekin gaudenean?
Milaka ezpain berrik, ba
musuka zaitzatela!
Izan nadila amodio ahantzi soil bat zuretzat.
Eta lokartu nadila
zure ahoa nirean, ezin ulerturik
zer den zurekin kateatu nauena
azken batean
hizkuntza zahartxo bat baino
ez zara ene maitea,
ez zera ene maitea.
Ai zer zira, ene maitea!

 

Lotura duten albisteak: