Elgoibarko Udalak Eguberritarako kanpaina berritzailea jarri du martxan herriko merkatariekin batera, eta horren barruan ipuin bat kontatuko dute, erkusleihoetan barrena. Kalegoen plazan hasiko da ipuina, eta herri osoan zehar girotuta egongo da. Ile kizkur eta gorria dauka Brunak, eta bere erronkei aurre egiten hazteko asmoz ailegatu da. Elgoibarren ibiliko da Eguberrietan, eta istorio eta abentura magikoak biziko ditu. Adiskidetasun, ausardia eta misteriozko mundu batean barneratuko da.
Erakusleiho "magikoak"
Jasone Osoro idazle elgoibartarrak, helduentzako eta gazteentzako liburu ugariren egileak, eman dio bizitza Brunari, eta Judith Piella ilustratzaile kataluniarrak sortu ditu irudiak. Garazi Ayesta kazetari elgoibartarrak ahotsa jarri dio, eta Gaztelekuko gazteak Brunaren lagun bilakatu dira. Irudiak 3D formatuan sortzea eta eskaparateak atontzeaz Mario Etxebarria arduratu da. Elgoibarrerako espreski sortutako ipuina da, eta protagonistaren abentura guztiak herriko txokoetan girotuta daude. Kapituloka kontatuko dute istorioa, 16 esparatetan zehar. Erakusleiho magikoak dira, eskua kristalean jarrita aktibatuko direnak. QR kode baten bidez sakelako telefonoan entzun ahal izango da kapitulu bakoitza.
Parte hartu duten erakusleihoak
16 erakusleiho magikotan zehar kontatuko dute ipuina, ongorengo hurrenkeran:
Ipuinaren kapituluak irudikatzen dituzten erakusleihoek Elgoibarko erdigunean daude banatuta, eta honako hauek izango dira:
- Arauri – 1. kapitulua
- Darama – 2. kapitulua
- Cristina García – 3. kapitulua
- Nº1 en Zapatillas – 4. kapitulua
- Astigarraga – 5. kapitulua
- María Urizar – 6. kapitulua
- G&M – 7. kapitulua
- Txillarre – 8. kapitulua
- Doña Mercedes Gozotegia – 9. kapitulua
- Barrutia – 10. kapitulua
- Ecennarro – 11. kapitulua
- Karkizano – 12. kapitulua
- Eizagirre – 13. kapitulua
- Uzuri – 14. kapitulua
- Doña Mercedes Okindegia – 15. kapitulua
- Aranburu-Roteta – 16. kapitulua
Gainera, erakusleiho osagarriak jarriko dituzte elementu nabarmenekin, hala nola ipuinaren maparekin edo Brunaren ilustrazioekin.
- AGURTZANE: Ipuinaren mapa
- IDAMA: Bruna
- SURYA BELAR DENDA: Gaztelekua
- PITXINTXU: Judit Piella
- LA BERMEANA: Garazi Ayesta
- MASUMIS: Jasone Osoro
- BIZKOR: Telmo
- FARMAZABAL: Alai
- LAGUNAK: Ara
- OLAIA MATINEZ: Aia
- KIMA: Gazta tarta