Elgoibartarron euskararen aldekotasuna aldarrikatzeko izan ziren lehen urteetako ekimenak (Beitxu, beitxu lipduba, tartean); 2018an, berriz, euskararen alde egotetik euskaraz gehiago egiteko Euskaraldia ariketa sozialaren lehen edizioa izan genuen Elgoibarren eta Euskal Herri osoan.
Larunbatean izan zen Euskarak 365 Egun Taldearen azken ekimena. Elgoibarko 11koa aurkeztu zuten jendaurrean eta aurkezpenerako prestatutako bideoa bidali digute, larunbateko irudiekin osatuta.