Euskaraldiari eskainitako abestia jo du Aitor Novak 11koaren aurkezpenean

Barren 2024ko abe. 2a, 20:36

Euskaraldirako 11koa aurkezteko ekitaldia egin zuten zapatuan Aita Agirren eta Aitor Novak itxi zuen ekitaldia, okasiorako propio sortutako musika eta dantza emanaldiarekin.

Euskaraldia ariketa sozialaren 4. edizioari Elgoibarren hasiera eman dion ekimena izan zen zapatukoa, eta Elgoibarko 11koaren aurkezpena izan zen osagai nagusia. Aurkezleek banan-banan aurkeztu zituzten hamaikakoa osatu duten lagunak eta eurek hartu zuten hitza gero, euskara eurentzat zer den azaltzeko.

Aitor Novaren musika saioak girotu zuen saioa.