Zume bizia landatu dute Garaion Natur Artea Elkarteak elkarteko kideekin. Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako bosgarren mailako ikasleak aritu dira lanean aurreko astean, eta domekan amaitu zuten herritarren laguntzaz.
Belaunaldien arteko harremanak sustatzeko espazioa
Atxutxiamaikak, bestalde, beste proiektu bat garatu du eremu bererako, Kukulaisi elkartearekin lankidetzan. Hala, belaunaldien arteko harremanak sustatzeko espazio bat sortu dute. Elgoibarren adin ezberdinetako herritarrekin gauzatutako parte-hartze prozesu baten emaitza izan da proiektua eta gunea bera herritar guztientzako "irisgarria eta abegitsua" izateko diseinatu dute.