Enpresa-komunitate eta pertsonez osatutako "museoaren lagunak" gonbidatu zituztem ospakizunera, industriako 80 eragile baino gehiago. Bertan, Elgoibarko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkari ofizialak izan dira, bai eta Museoko patronatuko kideak diren AFM klusterrekoak, IMH Campusekoak eta Danobatgroupekoak ere.
Museoko arduradun Rafa Zulaikak, Rafael Barrenechea museoko presidenteak, Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxagak, Mari Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak eta Jaurlaritzako kultura eta ondareko zuzendari Urkiri Salaberriak hartu zuten hitza ekitaldian.
Gonbidatuek hainbat ogibide tradizional ikusi ahal izan zituzten zuzenean. Ekitaldia networking batekin eta mokadu bat partekatuz amaitu zuten.