'Sex sua' musikala ikusteko aukera izango da domekan, Elgoibarren

Barren 2024ko aza. 8a, 13:55

Ligatzeko aplikazioak eta LGBTI+ kolektiboaren aldeko aldarrikapena uztartzen dituen Sex Sua antzezlan musikala ikusteko bi aukera izango da domekan Elgoibarren.

Aita Agirre kulturgunean izango da emanaldia, azaroaren 10ean, 12:30ean. Debalde. 

2022ko maiatzean estreinatu zuen obra Andoni Mutiloak (Hernani, 1976) eta bigarren aldiz dator Elgoibarrera. (Irakurri hemen Mutiloak BARRENi eman zon elkarrizketa)

Ligatzeko aplikazioen ondorioz, gure gizartean sortzen ari diren harreman mota berriei buruzko hausnarketa egiten du Mutiloak oholtzan. Horrez gain, LGBTI+ kolektiboaren aldeko aldarrikapena ere bada Sex Sua, genero eta sexu-joera ezberdinen aldeko mezua ere zabaltzen duelako. 
Formatu txikiko obra da Sex sua, aktore bakarra aritzen delako jendaurrean, Mutiloa bera. Bi pertsonaia intepretatuko ditu, baina: Hiruki eta Imanol. Hiruki pertsonaia atipikoa da, ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida sortu duena. Autoamodioaren apologia egiten du, eta ohartarazten du min handia hartu dezakeela aplikazioen zurrunbiloan sartzen denak. Aplikazio horiek probatutakoa da, bestetik, Imanol. Min ere hartu izan du haietan, baina hala ere, gustuko du mundu hori eta geratzeko erabakia hartua du. Antzezlanari buruzko informazio osoa elur.eus webgunean.

Lotura duten albisteak: