Realeko jokalari ohiekin mahai-ingurua antolatu du Jo Ta Suak azaroaren 12rako

Barren 2024ko aza. 6a, 16:21

Jo Ta Sua taldearen 25. urteurrenaren harira, Realeko jokalari ohiekin mahai-ingurua antolatu du realzaleen peñak. 

Markel Bergara eta Imanol Agirretxe gonbidatu dituzte mahaira eta baita Yolanda Mateos ere. Mateos ez zen Realean aritu baina ibilbide oparoa egin du futbolean, Eibartarrak, Levante edo Sabadell moduko taldeetan jokatzeaz gainera Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako selekzioetan jokatu zuen. C.D. Elgoibarreko Ohorezko Kadete mailan diharduen taldeko entrenatzailea da egun eta maila handiagoetarako entrenatzaile titulua ateratzen ari da orain Realarekin. Jon Gurrutxaga izango da mahainguruko moderatzailea.

Musika eskolako auditoriumean izango da solasaldia, martitzenean (azaroak 12), 19:30ean.

Lotura duten albisteak: