Jo Ta Sua peñakoek bazkari baten bueltan ospatu dute 25. urteurrena

Barren.eus 2024ko urt. 30a, 12:11

25 urte bete izana ospatzeko hainbat ekintza prestatu dituzte Jo Ta Sua peñakoek, eta bazkari baten bueltan batzea izan da horietako bat. Hainbat laguni aitortza ere egin zieten.

Taldeko zuzendaritzatik igaro diren kideei eskerrak eman zizkieten Sigma jatetxean egin zuten bazkarian; eta, taldearen alde egin duten lanagatik aitortza berezia egin zieten bost laguni: Anton Iranzo, Luis Santolaya, Hector Garrido, Iosu Zubiaurre eta Agustin Alonsori. Oroigarri bana eman zieten.

2024 01 30 jotasua realzaleak omenduak

∞Lotura duten albisteak: