Azaroaren 5etik 30era arte iraungo du deskontuen kanpainak

Barren 2024ko aza. 4a, 16:12

Elgoibar Bizi Bizixa bonuen udazkeneko kanpaina jarriko dute martxan bihar, azaroak 5, eta hilaren 30era arte iraungo du herrian erostera bultzatzeko kanpainak. 

Epe horretan, 5 eta 60 euro artean egindako erosketetan %25eko deskontua izango dute herritarrek. Adibidez, 10 euroko erosketa batean, deskontua 2,5 eurokoa izango da, eta 60 euroko erosketa batean, deskontua 15 eurokoa izango da. Udalak 30.000 euro bideratu ditu kanpaina honetara, eta 4.000 bono kaleratu ditu. 

51 establezimenduk hartu dute parte, eta bakoitzak 78 bono jaso ditu. Bi ordutegitan egongo dira eskuragarri: 09:00etatik 14:30era eta 14:31tik 20:00etara.

Honako establezimenduetan egongo dira Bizi-Bizixa erosketa-bonoak:

    • Idama ile apaindegia
    • Bizkor Bizikletak 
    • Iza'k Ileapaindegia 
    • Masumis 
    • Zazpi Informatika 
    • Decotena Koltxoi Denda 
    • Farmazabal
    • Mara Oinetakoak
    • Sara Jantzi Denda
    • Astigarraga GYS Sport
    • Cristina García Estética y Terapias Naturales
    • Peluquería Meraki
    • N1 en Zapatillas 
    • Fadek Ileapaindegia 
    • Ipintza
    • Ongi Iturgintza eta Diseinua 
    • Ikus Optika
    • Garate Jantzi Denda 
    • Peluquería María
    • G&M Jantzi Denda 
    • Azkue Argazkia
    • Nalai Zapatería
    • Arauri Lurrindegia y Estética Centro
    • Peluquería Hair’s
    • Darama Denda-Tailerra
    • Goiara 48
    • Txillarre Ekodenda
    • Ecenarro
    • Karkizano
    • Atelier Oihana 
    • Uzuri Optika Audio 
    • Kala Loradenda
    • Aramburu Bitxitegia
    • Pitxintxu
    • Lete
    • Iriondo Kirolak
    • Decoraciones Lau
    • Henko 
    • Prest Tindategia
    • Herbolario Surya Belardenda
    • Roteta Elektrizitatea
    • Barrutia Optika
    • Lagunak Textil
    • Agurtzane Ileapaindegia 
    • Donna Ileapaindegia
    • Olaia Martínez Estética Zentroa
    • Luma Ileapaindegia
    • Ekom Masaje 
    • Alire Estetika
    • Biok Dekorazioa
    • Kima Bioestetika