Iaz berreskuratu zuten Pilota Eskola hazi egin da aurten eta 31 pilotari izatetik 50 izatera igaro dira. 2012 eta 2016 urteen artean jaiotako LH1 eta LH2ko pilotari gaztetxoek osatzen dute pilotarien harrobia. Federatuta,berriz, hamar palista arituko dira aurten Lagunak taldea ordezkatuz.
Presidente karguan Aitor Berguak jarraituko duen arren, berritu egin dute zuzendaritza taldea. Oihana Apellaniz izango da zuzendariordea, Rebeca Esteban idazkaria, Hector Garrido diruzaina eta Ander Zubia, Gorka Cebrian eta Alex Bergua bokalak.