Puro Relajo mariatxi taldeak sanbartolomeetan emateke gelditu zen kontzertua eman zuen atzo iluntzean Maalako parkean. Mexikoko doinu klasikoenetatik hasita, euskal abesti ezagunak ere jo zituen Nafarroako boskoteak, eta kantuan eta dantzan ipini zituzten Maalan batutakoak. Jende artera ere jaitsi ziren publikoarekin bat eginda abestera, ikuskizun osoa eskainiz.
Irudiak: Joserra Cabrera