Artile tailerra egingo dute hileko azken zapatuko ferian

Barren 2024ko urr. 24a, 11:34

Hilabeteko azken zapatuko feria antolatu dute urriaten 26rako, eta hilero moduan, Elgoibarko baserrietako produktuak erosteko aukera izango da 9:00etatik aurrera.

Artalde taldeko artisauek ere jarriko dituzte euren produktuak salgai, eta 11:00etan txosna zabalduko du Dislegi elkarteak. Berrikuntza moduan, artile tailerra antolatu dute oraingoan, familientzat. 12:00etatik aurrera, artilearen prozesu osoa ezagutzeko aukera izango dute, Garazi Pascual adituaren eskutik. Fieltroarekin eskulanak ere egingo dituzte, eta bakoitzak etxera eramateko aukera izango du egindako lana. Ganadu feria ere egongo da, eguerditik aurrera Kalebarren plazan.