Benetakoen moduko piezak egiten ditu, harriekin sua egiten ere ikasi du eta historiaurrean ehizarako erabiltzen zituzten teknikak ere lantzen ditu. 20. urteurren hori ospatu zuen asteburuan, lagunekin eta adituekin. Hezur Museoko ateak ireki zizkien herritarrei, eta bere pasioa dena zabaldu zien, pasioz.
Historiaurreko tresnen erreplikak egiteko lehiaketa ere antolatu zuen, baina jasotako lanen artean ez zela saridun bat aukeratzeko gai izan azaldu du, guztiak "maila handikoak" zirela-eta, eta danak saritzea erabaki zuen.
Urteurren ekitaldira etorritako adituek Marquezek urteotan egindako lana goraipatu zuten. "Jose Julianek Historiaurrea ezagutarazteko bere museo-arkeodromoan egiten duen lana izugarri eraginkorra da, ez die zertan inbidiarik izan profesionalei, alderantziz baizik. Eta dena musutruk gainera. A ze herria gurea. Eskerrak. zikiera, eta ez da gutxi, Museora galbiderik gabe ailegatzeko trafikoko seinalaztapen ofiziala ipini dioten. Portzierto, Hezur Museoaren parean bada beste museo bat, Mufomi. Baten faltan bi", adierazi du arkeologo deustuarrak. Aguirrek urteak daramatza arkeologia esperimentalean lanean, Goi Paleolitikoko erregistroa aztertzen. Historiaurreko gizakiek egiten zituzten harrizko tresna eta objektuen lanketaz hitzaldia eman zuen Aguirrek Hezur Museoan eta erakustaldia ere egin zuen, Historiaurrean harria nola lantzen zuten erakusteko.
Historiaurreko erara sua egiteko tailerra eman zuen Edu Gordok, -"suaren magoak" Marquezen berbetan- ere hartu zuen parte ekitaldian eta baita Saul Fernandezek ere. Azken honek Historiaurreko margoketa saioa eman zuen.