Egin beharreko lanen egutegia eta zirkulazioan izango duten eraginaren berri eman du Elgoibako Udalak.
- Urriaren 19an, larunbata: N-634 errepidea zeharkatzen duen pasabidearen azpian dagoen hodia kenduko dute. Lanak egin ahal izateko errepideko erreietako bat itxiko dute, eta zirkulazioa txandaka kudeatuko dute. Obrak 08:00etan hasiko dituzte eta amaitu arte mantenduko dira.
- Urriaren 25ean, ostirala: N-634 errepidea gauez itxiko dute, bidea zeharkatzen duen pasabidea kentzeko. Mozketa 22:00etatik 05:00etara egingo dute.
- Urriaren 26an, larunbata: Alboko pasabidea kenduko dute, eta, berriz ere, zirkulazioa txandakatuta kudeatuko da. Obrak 05:00etan hasiko dituzte eta amaitu arte jarraituko dute.
Aipaturiko egunetan ibilbide alternatiboak erabiltzeko gomendioa egin die Udalak herritarrei.