Proba berean gizonezkoen bigarren mailako kanporaketa ere antolatu du Euskadiko Herri Kirol Federazioak. 13:00etan izango da Kalegoen plazan, eta euria egingo balu, Olaizaga kiroldegian jokatuko lukete.
Egungo txapeldunak, iaz leku berean jokatutako finala irabazi zuen Nerea Arruti urnietarrak, bost aizkolari izango ditu aurkari: Nerea Sorondo, Oihana Fernandez de Barrena, Laiene Pikabea, Lucia Orbe eta Irati Astondoa.
Asteburu berean jokatuko dituzte harri-jasotzaileen eta aizkolarien Euskal Herriko txapelketetako emakumezkoen finalak: Zapatuan izango da harri-jasotzaileena Mungian; eta, domekan aizkolariena Elgoibarren, Bi txapelketok Abadiñon aurkeztu zituzten, atzo (beheko irudian).