Kresala taldeak eta Mauxitxa txarangak girotuko dute Kintoen Eguna

barren.eus@elgoibarkoizarra.eus 2024ko urr. 16a, 14:02

2023ko Kintoen Egunaren hasieran atera zuren talde argazkia, kalegoen plazan.

Kintoen Eguna izendatu dute Elgoibarren zapatua, urriak 19. Laugarren edizioa izango da aurtengoa. 

Iaz, kintoen hogei bat taldek parte hartu zuten, eta festa giroa nagusitu zen Elgoibarren. Eta aurten ere horixe lortzea dute helburua deitzaileek. 
Adin askotariko lagunek hartuko dute parte kintoen festan, 18 urtetik 47 urtera bitartekoek. Gutxienez, urte hauetan jaiotakoek izango dute ordezkaritza: 1977, 1983, 1984, 1986,  1989, 1990, 1992, 1993, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2004, 2005 eta 2006.

Mauxitxa eta Kresala

Egunari kolorea emateko, Mauxitxa txaranga irtengo da kalera. Kalegoen plazatik abiatuko da kalejira, 12:30ean, eta gauerako, Kresala taldearen kontzertua iragarri dute. 1995ean sortutako bertsio taldea da Kresala, ibilbide luzekoa. 1.500 kontzertutik gora eman ditu, eta Una noche de rock kontzertua emango du zapatuan, Maalan 22:00etan hasita.