Urriaren 3tik 5era bitartean egin zuten Stock Kale Azokan 24 establezimenduk hartu zuten parte, eta Txankakuak 400 euro zozkatu ditu erosketak egin zituzten herritarren artean. Honako lau lagunak dira saridunak: Maider, Olatz Astigarraga, Amanda Gonsalvez eta Maria Rosmina Solis.
Dagoeneko jaso dituzte sariak, 100 euroko lau erosketa bono, Txankakuako dendetan gastatzeko.