Eskutik eskura iritsi da Kilometroetako lekukoa Elgoibar Ikastolara

Barren 2024ko urr. 10a, 15:11

Datorren urtean Gipuzkoako Ikastolen aldeko Kilometroak jaia antolatzeko lekukoa hartu zuten domekan Elgoibar Ikastolakoek, Azpeitian ospatu zen Kilometroak jaian, eta gaur goizean egin diote lekukoari harrera. 

Ikastolako familiak batu dira ikastetxeko pistetan, eta Azkarateko bide zaharretik iritsi da lekukoa ikastolara. Soka luzea osatuta zuten ordurako pistetan bildu diren lagunek, eta eskutik eskura egin du lekukoak erdiko aretora arteko bidea. Argazki erraldoia atera dute amaieran bildutako guztiek.

2025eko urriaren 5ean izango dira Kilometroak Elgoibarren.