Izena emanda zeuden 57 taldeetatik 52 batu ziren eguerdian, Kalegoen plazan, eta ibilgailu guztiak banaka irten ziren plazatik irteera punturaino joateko, Azkoitiko Olaran baserrirako bidegurutzeraino. Azkarateko errepide zaharrean 8,65 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten, hiru txandatan. Sallobenteko bidegurutzea baino goraxeago zegoen helmuga marra.
Aitzol Apalantza eta Olatz San Miguel (Hyundai i20 R5) izan ziren azkarrenak, nagusitasunez, hiru erlojupeko txandak irabazi baitzituzten. Guztira 14'47"976ko denbora erabili zuten hiru txandak osatzeko. Zortzi segundo gehiago behar izan zituzten bigarren sailkatuek (14'56"822), Ivan Muñoz gidariak eta Gabi Martínez kopilotuak Porsche 997arekin. Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti (Ford Fiesta Rally4) igo ziren podiumeko hirugarren kaxoira, 15'24"581ko denbora eginda, laugarren sailkatuak baino bi hamarreko gutxiago, 15'24"806ko denbora egin baitzuten Iker Etxebarriak eta Alain Agirrek (BMW M3).
Hona Etxebarriko (Bizkaia) Kastinparro Racing taldeak antolatutako probako sailkapenak, mailaka:
Apalantza eta San Miguel Euskadiko txapeldun
Iker Etxeberria eta Alain Agirre sailkapen nagusiko lehen postuan iritsi ziren Elgoibarren jokatu zuten Euskadiko Rallysprint Txapelketako azken proba puntuagarrira, baina Elgoibarren lortu zuten laugarren postua ez zen txapela irabazteko nahikoa izan eta aurrea hartu zieten Aitzol Apalantza errezildarrak eta Olatz San Miguelek. Txapelketa amaiera aparta egin dute Apalantzak eta san Miguelek, errenkadan irabazi baitituzte azken lau rallysprintak: San Miguelgoa, Eskoriatzakoa, Aramaiokoa eta Elgoibarkoa. Gorka Idigoras eta Nerea Campos sailkatu dira hirugarren postuan. Azken urteetako Rallysprint txapelketa lehiatuenetarikoa izan dela adierazi dute Euskadiko Automobilismo Federaziotik.
Ikus Euskadiko txapelketako sailkapena -PDF-