Udal-informazioa digitalizatzeko teknikari bat kontratatzeko lan deialdia egin du Udalak

Barren 2024ko urr. 2a, 13:40

Udal informazioa digitalizatzeko langile bat kontratatzeko deialdia egin du Elgoibarko Udalak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan. 

Deialdi honen helburua da arkitekturan, ingeniaritzan edo horiekin lotutako arlo teknikoetan prestakuntza duen pertsona bat kontratatzea, udalerriko argiteria publikoaren sareari buruzko datuak biltzeaz eta digitalizatzeaz arduratuko dena. Prozesuaren barruan sartzen dira lehendik dagoen informazio digitala biltzea, landa-lanaren bidez datu berriak lortzea eta ondoren CAD sistemetan digitalizatzea. Lau hilabeterako kontratua izango da, lanaldi osoan. Parte hartzeko ezinbestekoa da ondorengo baldintzak betetzea: Langabezian egotea eta Lanbiden erregistratuta; Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Deba edo Mutrikun erroldatuta egotea; 2023an aipatutako udalek tokiko enplegu-programen edo EAEko 2021-2027 EGIF Plus Programaren esparruan kontratatu ez izana; eskatutako titulazio akademikoa izatea; EGA edo goragoko titulua izatea eta CAD maneiatzeko maila ertaina izatea. Iragarkia helbide honetan: https://labur.eus/lanpostuberria
 
 Programaren xehetasunak:

  • Lanpostua: arkitektoa, arkitekto teknikoa, ingeniaria, herri-lanetako edo elektrizitateko ingeniari teknikoa.
  • Proiektua: CADeko udal sareen informazioa digitalizatzea, argiteria publikoaren sarean zentratuz.
        • Lanaldia: osoa ( % 100).
        • Kontratuaren iraupena: 4 hilabete.
        • Kontratu mota: Enplegu-politika aktiboen programei lotua.

Parte hartzeko baldintzak:

  1. Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa erregistratuta egotea.
  2. Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Deba edo Mutrikun erroldatuta egotea.
  3. 2023an aipatutako udalek tokiko enplegu-programen edo EAEko 2021-2027 EGIF Plus Programaren esparruan kontratatu ez izana.
  4. Eskatutako titulazio akademikoa izatea.
  5. EGA euskara-maila edo goragokoa izatea.
  6. CAD maneiatzeko maila ertaina izatea.