Eguenetik zapatura egingo dute udazkeneko stock kale azoka

Barren 2024ko urr. 2a, 09:52

Txankakua merkatari elkarteak bi stock azoka antolatzen ditu urtean; martxoan eta urrian, eta  bigarrena egingo dute asteon: urriaren 3an, 4an eta 5ean. 

Establezimenduek denda atarira aterako dituzte euren produktuak, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Egun horietan erosketak egiten dituzten herritarren artean 400 euro zozkatuko dituzte, 100 euroko erosketa bonotan.

Txankakuako 24 establezimenduk hartuko dute parte, honakoek: