Ipini dute Karakaten lapurtu zuten mendiak identifikatzeko plakaren ordezkoa

Barren 2024ko ira. 27a, 11:48

Inguruko mendien tontorrak identifikatzeko brontzezko plaka ostu zuten duela urtebete Karakate gainetik. Plaka berria jarri dute orain.

Elgoibarko eta Soraluzeko Udalek jarri dute plaka berria, labazko plaka da oraingoa. Iazko urrian lapurtu zuten plaka brontzezkoa zen. Empreinte enpresa arduratu da plaka berria egiteaz eta 1.575 euroko kostua izan du.