2002an jarri zuten behatoki hori Karakate gainean, Elgoibar eta Soraluze banatzen dituen mugan, eta urte bereko martxoaren 9an inauguratu zuten, Soraluzeko, Debako eta Elgoibarko (Gillermo Garate) alkateak bertan zirela. Mahai panoramikoa Debako Arte Eskolan egin zuten. Dolmen itxurako hiru harriren gainean kokatutako brontzezko biribila da, erliebean egina, eta pieza horixe da bere lekutik kendu eta eraman dutena. Karakate gainetik ikus daitezkeen Euskal Herriko mendi tontor nagusiak eta inguruko toki esanguratsuenak erakusten ditu orain falta den brontzezko piezak: baserri auzoak, itsas ertzeko erreferrentziak, e.a.
Behatokia Karakaten jartzeko lanek sasoiko 10.000 euroko kostua eduki zuten 2002an. Debabarreneko nekazal ingurua turistikoki bultzatzeko proiektuetariko
bat izan zen Soraluze eta Elgoibarko Udaletatik irten zen asmoa eta Debabarreneko Turismo Dinamizaziorako Planaren baitan gauatu zuten. Mahai panoramiko bat eta eserlekudun mahaiak ipintzeaz gainera, Mandoiturriko ingutua ere konpondu zuten, eta iturri bat ipini.