San Roke jaietako errifak baditu irabazleak

Barren 2024ko ira. 26a, 15:24

San Roke jaietako errifaren zozketako irabazleak ez dira agertu, eta bi sariak ordezko zenbakidunek jaso dituzte. 

Lehenengo saria janariz eta edariz beteriko orgatila izan da, eta Azpeiti aldera joan da. Maria Isabel Irure izan da irabazlea, 2703 zenbakiarekin. Bigarren saria, berriz, telebista, Miriam Iriondok jaso du 0982 zenbakiarekin.

Uztaileko azken asteburuan ospatu zituzten Azkue San Roke jaiak, uztailaren 26an eta 27an. Abuztuaren 16an, San Roke Egunean, San Rokeko ermitan egin zuten meza izan zen ospakizun bakarra,

Hona San Roke jaiak irudietan, Mikel Askasibarrek Elgoibarko Udalarentzat ateratako argazkietan: