Hilaren 26an hasiko dira festak txapligo eta suziri jaurtitzearekin, eta umeentzako jolasak izango dira ondoren. Txokolate jana ere egongo da, eta gauean afaria. DJ saioa eta bolo tiraldia ere egongo dira. Hilaren 27an, berriz, umeentzako jolasak, Dj saioa eta bolo txapelketa izango dira, besteak beste.
Abuztuaren 16an, San Roke Egunean, meza egingo dute San Rokeko ermitan, eta ondoren hamaiketakoa banatuko dute.