Ligako bigarren partida, etxeko aurrenekoa, jokatu zuen zapatuan gizonezkoen Haundi taldeak Mondraren aurka, Mintxetan, eta aurten erretiroa hartu duen Sergio Gonzalez "Kuki" omendu zuen C.D. Elgoibarrek partida hasi aurrekoan. Lora-sorta bat, argazkiz osatutako koadroa eta C.D. Elgoibarren kamiseta bat oparitu zioten Kukiri. 45 zenbakia zuen kamisetak, klubarentzat lanean aritu den urte kopurua, 14 urte zituela hasi baitzen klubarentzako lanean. Omenduarekin batera irten ziren zelai erdira azken 45 urteotan klubeko presidente kargua eduki duten lagunak, Kukik klubaren alde egin duen lanari aitortza egiteko.
Irakurri hemen BARRENek Sergio Gonzalezi uztailean eginiko elkarrizketa.
Gizonezkoen Haundi taldeak 0-2 galdu zuen Mondraren aurkako partida. Emakumezkoen Haundi taldeak ere arratsalde berean jokatu zuen Ligako estreinako partida eta 0-3 galdu zuten Antuguoko taldearen aurka.