Aita Agirre kulturguneko areto nagusian izango da hitzaldia, 19:00etan hasita. Hitzaldian Agosti Xaho zuberotar idazle erromantikoaren bizitza eta ideologia izango ditu aztergai Zabaltzak, eta azpimarra egingo du hark Euskal Herriaz eta karlismoaz zeukan iritzia azaltzean.
Era berean, Zumalakarregiz eraiki den irudian izan zuen eraginean ere jarriko du arreta, antolatzaileen esanetan. Illunberri Achademiak eta Elgoibarko Izarrako Euskaltzaleon Topaguneak antolatu zuten hitzaldia, Elgoibarko Udalaren babesarekin.
Karlistadiei buruzko zikloko lehen hitzaldia, Joseba Agirreazkuenagak emanikoa, bideoan jaso dugu hemen.