Dantz musika elektronikoaren jaialdia, Idotorbetik Azkuera

Barren 2024ko ira. 19a, 11:02

Iaz egin zuten estreinakoz Dantz Point musika elektronikoaren jaialdia Idotorben, eta Azkue auzoan egingo dute bigarrengoa, zapatuan. 

Balza, Enrico Vivaldi, Jainaz eta Acelga artisten musika elektronikoaz gozatzeko aukera izango da zapatuan, hilak 21, Azkue auzoan egingo duten Dantz Point jaialdian, doan. Euria egingo balu, Maalako parkean egingo dute jaialdia. Dantzek antolatuko du Dantz Pointa, Elgoibarko Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Sailarekin elkarlanean eta Keler etxearen laguntzarekin.

Alternative Division, herriko DJen aldeko apustua

Elgoibarko Alternative Division kolektiboak ere parte hartuko du jaialdian. Kultura elektronikoa zabaltzeko, Elgoibarko hiru lagunek sortutako proiektua da Alternative Division, eta herriko DJen aldeko apustua egiten dute. 2023. urte amaieran zigilu gisa jarri zen martxan eta, gaur arte, 5 EP kaleratu ditu taldeak.

18:00etatik 00:00etara arte iraungo du Dantz Pointak. Hona artisten inguruko xehetasunak:

  • Jainaz eta Acelga: Umetatik hasi ziren elkarrekin musika partekatzen, bereziki minimal, techno eta house musika, baina urteekin soinu espektroa zabaldu zuten. Saio eklektikoak egin ohi dituzte.
  • Balza: Musika elektronikoan murgilduta ibili da Balza (Asier Balzategi), eta kolektibo, irrati, kluben gestioaz eta programazioaz arduratu da. 2015etik, Haus Of Beats asteroko irratsaioa aurkeztu eta zuzentzen du Bergarako Txapa Irratian. 2019an musika zigilu ere bihurtu zen, eta gaur egun arte, lau artistaren beste hainbat lan kaleratu ditu binilo, kasete eta formatu digitalean. 
  • E. Vivaldi: Urteetan disko-biltzaile saiatua izan da eta Milandik (Italia) dator Enrico Vivaldi DJa. Ezagutzen dutenek diote soinu ilunak zein argiak biltzen dituela eta oraina eta iraganaren artean ehuntzen dituela techno, progressive, elektro eta gainerakoak.

Idotorben egin zuten iaz Elgoibarko lehen Dantz Point saioa:

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de dan—tz (@dantzmusik)