Dantz point izena eman zioten egunari eta bi zati izan zituen: lehenengo, master classa jasotzeko aukera izan zuten aurrez izena emandakoek eta ondoren, 18:00etatik gauerdia pasatxora arte musika jartzen aritu ziren DJ ezberdinak, tartean Imanol Beristain elgoibartar gaztea: Acelga DJ. Koldo Intermusic donostiarra eta Munir Nadir marokoarra izan ziren jaialdiko beste bi DJak. Lekuak eta gau-giro ederrak egin zuten gainerakoa. Gainera, Idotorbera igo eta jaisteko autobusa ere egon zen.
Eta, gauerditik aurrera, gehiagorako gogoarekin gelditu zirenek Gaztetxean izan zuten musika elektronikoaz gozatzen jarraitzeko aukera, han jarraitu baitzuen jaiak. Anderetx, Victorio & Georgio eta berriro Munir Nadir-ek #DantzClub bati bizitza eman zioten Sutegixa gaztetxean
*Argazkiak: danelstudio
Jaialdiko irudi gehiago eta bideoak: Dantzmusic-en edota Alternative Division-en Instagrameko kontuan.