Zabalik dago Jubilatuen Biltokiak antolatu duen 80 urtetik gorakoentzako bazkarirako izen ematea

Barren 2024ko ira. 17a, 15:09

Urrezko ezteiak bete zituzten 11 bikote omendu zituzten iaz Jubilatuen Biltokikoek.

Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak Adinekoen Hilabetea antolatu du urrirako, eta hainbat ekitaldi prestatzen dihardute, besteak beste, 80 urte betetzen dituzten edo gehiago dituzten lagunentzako bazkaria, urriaren 17rako.

Bazkari horretan egiten dute 50 urte elkarrekin bizikidetzan daramaten bikoteak omentzeko ekitaldia ere. Iaz Urrezko Ezteak bete zituzten 11 bikote omendu zituzten. Baldintzak betetzen dituzten bikote horiek izena eman behar dute aurtengo omenaldian parte hartzeko, eta urriaren 7a izango da izena emateko azken eguna.

Era berean, 80 urtetik gorakoen bazkarian parte hartu nahi dutenek ere izena eman beharko dute, urriaren 14rako. Jubilatuen Biltokian eman behar da izena, astelehenetan eta barikuetan, 11:00etatik 12:00etara bitartean. 

Bazkaria urriaren 17an, eguena, izango da, 14:00etatik aurrera.