Lila sarien banaketa ekitaldia eta 'Magma mia' bakarrizketa eguenean

Barren 2024ko ira. 17a, 15:32

Beatriz Egizabal 2022ko Lila Sarien banaketa ekitaldi ostean egin zuen bakarrizketa saioan. BARREN

Lila Emakumeen Etxearen hirugarren urteurreneko ospakizunean banatuko dituzte Lila Sariak Elgoibarren, eguen honetan, irailaren 19an. 

Lila Sarien epaimahaia Lilaren Mahaiko hiru kidek, Udaleko Berdintasun saileko teknikariak, Berdintasun arloko arduradunak eta alkateak osatuko dute. Irabazleak garaikurra eta 500 euroko saria jasoko du.

Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, Beatriz Egizabal aktore eta clownaren (Lasarte-Oria, 1971) Magma mia bakarrizketaz gozatzeko aukera ere izango da. Militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizuna dela aurreratu du Egizabal berak.
 
 Ekitaldia 18:00etan hasiko da eta sarrera librea izango da. 

 

Eguenean argituko da nork jasoko duen hirugarren Lila Saria.

 

∞Lotura duten albisteak: