Jolasaren Asteko ekimen nabarmenetarikoa izango da “Jolasa plazara” izeneko ekimena. Herriko beste hainbat eragilerekin elkarlanean, jolasa kalera aterako dute egun horretan, urriaren 25ean. Kalegoen plazan izango da ekimena, 17:30etik 19:30era. Udalak herriko eragileak animatu nahi ditu parte hartzera. Jarduera horren helburua hainbat jolas mota kalera ateratzea da, bide batez tokiko eragileen parte-hartzea sustatuz. “Gure helburua da kalean normalean ikusten ez diren jolas horientzat lekua egitea, eta horregatik herriko eragileak animatu nahi ditugu beren jolasak plazara ekartzera”, adierazi dute antolatzaileek.
Parte hartzeko xehetasunak:
- Norberaren esparruan jolasarekin zerikusia duten dinamikak eraman beharko dira plazara.
- Jolasak 6 urtetik gorako haur eta nerabeentzat izango dira.
- Haur eta nerabeek 10 minutuko txandetan parte hartuko dute.
Parte hartzeko interesa duten horiek jostailuerakusketa@gmail.com helbidera idatzi dezakete edo 943 741 746 telefonora deitu irailaren 20a baino lehen. Edozein zalantza izanez gero, emandako telefono edo posta elektronikoaren bidez ere jar daitezke harremanetan.
∞Lotura dutenalbisteak:
- Jolasa kalera aterako dute Jolasaren Astean (2023-10-17)
- 'Jolasaren Astea' egitasmoan parte hartzeko deia egin diete herriko eragileei (2023-05-24)
- Jolasaren Asteak eman duenarekin "oso pozik" agertu dira antolatzaileak (2022-10-27)
- Jolasekin esperimentatzeko eta praktikan jartzeko aukera izango dute familiek Jolasaren Astean (2022-10-17)