Jolasa kalera aterako dute Jolasaren Astean

Barren.eus 2023ko urr. 17a, 11:59

Gaur hasiko da bigarren urtez antolatu duten Jolasaren Astea, eta barikura bitartean jolasa kalera aterako dute, adinka banatuko dituzten jolas guneetan.

Atxutxiamaikak, Udal Ludotekak eta Udal Gaztelekuak antolatu dute Jolasaren Astea, herriko beste hainbat eragilerekin elkarlanean: Eskola Kirola, Zubi Ondo xake elkartea, Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskola, Lanbide Heziketa, San Lazaro zaharren egoitza eta Egur Arte Tailerra, besteak beste.

Sustatzaileek azaldu dutenez, ekimen honen helburua da herritarrei jolasak duen garrantzia helaraztea, sormenerako baliabideak beraien eskura jarriz. Aurtengorako berrikuntzen artean, Geocaching mundu mailako jolasa Elgoibarrera ekarriko dute. Sakelakoa erabiliz edo paperezko mapaz baliatuz herriko hainbat puntutara bertaratu eta bertan kokatu dituzten objektuak aurkitzea izango da jokoaren helburua.
Jolasaren Asteari buruzko informazio guztia: 2023ko Jolasaren Astea

  Honakoa da egitaraua:
0-5 urtekoentzat:

  • Jolas librea: Urriaren 19 eta 20an, Leku Ederreko parkean, 17:30-19:00 bitartean 


6-12 urtekoentzat:

  • Urriak 17: bingoa San Lazaro egoitzan 
  • Urriak 18: "Sortu zure jolasa" Ludotekan
  • Urriak 19: kanpo jolasak Urazandiko parkean


13-18 urtekoentzat:

  • Urriak 18, Mahai jolasak, Gaztelekuan  
  • Urriak 19, ZIG gelakoekin ekintza goizez gaztelekuan 
  • Urriak 21, Nintendo Switch txapelketa
  • Urriak 22, Geocaching nerabeekin
  • Urriak 18, Mahai jolasak, Gaztelekuan  

 

 • Jolasa plazara!
Sei urtetik gorako umeentzako ekimen honen helburu nagusia Elgoibarko eragile ezberdinek gauzatzen dituzten jolas mota ezberdinak plazaratzea izango da. Herrian topa daitekeen aisialdi eskaintzaren zatitxo bat eskuragarri jarriko dute, haur eta nerabeek jolas ezberdinak ezagutu eta probatzeko aukera izan dezaten.
Parte hartuko duten eragileak hauek izango dira: Egur arte tailerra, Zubi Ondo xake elkartea, Eskola Kirola, Gure natura ezagutuz programa, Udal ludoteka, Udal gaztelekua eta Atxutxiamaika.
Urriaren 20an egingo dute, 17:30etik 19:00etara, Kalegoen plazan.

2023 10 17 jolasarenastea elgoibar 2022 lekueder BARREN

 

∞Lotura dutenalbisteak: