Debabarreneko herri guztietan egin du gora langabeziak abuztuan 140 langabe gehiagorekin, eta, tasa pasatu da %10,06koa izatetik %10,60koa izatera.
Elgoibarren ere gora %10eko langara gerturatu da tasa, 476tik 511 langabera egin baitu gora langabeen kopuruak, %8,92tik %9,58ra. Urtea hasi zenetik, uztailetik abuztura arteko datuetan egon da alderik handiena Elgoibaren, 35 langabe gehiago zenbatu eta gero.
Mendaron ere gora egin du langabeen kopuruak, 81etik 87. Langabezia tasa %8,81ean dago orain. Eskualdeko tasa %10,6an dago, eta Soraluzekoa ea Eibarkoa daude batez-bestekoaren gainetik, %11,67 eta %12,52arekin, hurrenez hurren.
Abuztuko langabezia datuak, herriz-herri:
- Eibar 1.570 langabe (%12,53)
- Elgoibar 511 (%9,58)
- Mendaro 87 (%8,81)
- Deba 180 (%6,82)
- Mutriku 190 (%7,24)
- Soraluze 204 (%11,67)
- Debabarrena 2.742 (%10,60)
Uztaileko datuak :
- Eibar 1.524 %12,16
- Elgoibar 476 %8,92
- Mendaro 80 %8,10
- Deba 166 %6,29
- Mutriku 173 %6,59
- Soraluze 183 %10,47
- Debabarrena 2.602 %10,06
Duela urtebeteko datuekin alderatuz gero, 2023ko abuztu bukaeran 441 langabe zeuden Elgoibarren (%8,13) eta 68 Mendaron (%6,69).