Zubi-Ondo elkarteak Berkoa xake txapelketa antolatu du udazkenerako

Barren 2024ko ira. 11a, 14:38

Urtaro guztietan lehiatu daiteke xakean Elgoibarren, Zubi Ondo Xake Elkarteari esker, eta udazkenea ere izango da xakean aritzeko aukera.

Berkoa Xake Txapelketaren etreinako edizioa antolatu zuten joan den udaberrian, eta udan amaitu zuten, Jabi Muñoz mendaroarrak irabazi zuen txapelketa. Orain, prest dute udazkenerako Berkoa Xake Txapelketa, eta izen ematea zabalik dutela jakinarazi dute.

Mintxeta tabernan jokatuko dute txapelketa, suitzar erara, zazpi errondatan. Izena emateko interesa dutenek udaberrimintxeta1@gmail.com helbidera idatzi behar dute mezua.