Irailaren 9ko zozketan 6 zenbaki asmatu zituen, -reintegro zenbakia asmatzea falta izan zitzaion plenoa osatzeko-, eta horrek 367.000 euroko saria ekarri dio, 302.000 euro garbi, zergak kenduta. Bi txartelek jaso zuten lehen saria, Elgoibarren zigiliatutakoak eta Cadizen zigilatutako beste batek.
Silvia Fernandez Santanderrekoa da sortzez, eta duela hamar urte ailegatu zen Elgoibarrera. Urtebete eskax darama Castrillejo estankoan lanean. Galtzetan ezin kabiduta, pozez gainezka, daude saritua eta estankoko arduradun Erroka Castrillejo. Saria tokatu zaiola ondo asimilatzeko denbora beharko duela dio Fernandezek.
Primitibak milio bat euroko sari bat ere laga zuen Elgoibarren 2015ean eta 2021ean Euromillones zozketako milioi bat euroko saria irabazi zuen Elgoibarren zigiliatutako txartelak.