Atzo, azaroaren 16an, egin zen 'El Millon de Euromillones' zozketak milioi bat euroko saria laga du Elgoibarren, zozketako saria BM supermerkatuan dagoen Rosa liburu dendan balioztatutako txartel batek irabazi baitu. Duela sei urte ere, 2015ean, milioi bat euroko saria banatu zuten establezimendu berean, Primitiban eginiko apustu bategatik, ordukoan.
2016an jarri zuten martxan milioi bat euroko saria jokoan jartzen duen El Millon de Euromillones zozketa. Euromillones zozketari lotuta dago El Millon. Euromillones apustu bakoitzari kode alfanumeriko bat esleitzen dio terminalak, eta kode hori zozketara batzen da. Asteartero eta zapatuero Euromillones taldeko jokalari batek El Millon saria jasotzen du.